IT/OT soluzioen hornitzaileak gara
Historia eta presentzia
Comymedia 1996an sortu zen, Informazioaren Teknologien Zerbitzuen enpresa gisa; IKT soluzioen hornitzaileak gara. Hasieratik hartu genuen gure gain arlo honek enpresa-jardueran planteatzen zituen erronka ugariei erantzungo zizkieten soluzio globalak sortzeko desafioa. Enpresa sortu genuenetik, etengabeko bilakaera izan dugu, betiere helburu argi batekin: enpresentzako konfiantzazko bazkide teknologikoa izatea.
Zure negozioen eta jardueren errendimendua optimizatzeko soluzioak sortzen lan egiten dugu. Beharrezkoak diren tresnak eskaintzen ditugu, eta horiek garatzeaz arduratzen gara. Teknologia, kudeaketa, zerbitzua, aholkularitza eta neurrirako erantzunak eskaintzen ditugu.
Gure jardueraren ardatza bezeroarenganako zerbitzu-bokazioa da. Zure enpresaren errendimendua hobetzeko soluzio teknologikoak garatzen ditugu. Horregatik, zure premiak ezagutzeko ahalik eta ahalegin handiena egiten dugu.
Gure bezeroen alboan hazten jarraitzen dugu, enpresak etorkizuneko erronka teknologikoetarako prestatuko dituzten soluzio berritzaile eta jasangarriak txertatuz.

Lantaldea eta balioak
Ondo prestatutako, sormen handiko, haien lanarekin konprometitutako eta etengabe trebatzen diren pertsonek osatzen dute gure lantaldea. Izan ere, aldaketa teknologikoak etengabe gertatzen dira eta, batez ere, gure bezeroen premiak aldatzen dituzte. Horregatik, beti egoten gara zure lekuan jartzeko eta beti zerbitzurik onena eskaintzeko prest.
Donostian, Gasteizen eta Bilbon ditugu bulegoak, eta tamaina guztietako erakundeekin lan egiten dugu, enpresa txiki eta ertainetatik hasi eta konpainia handienetaraino. Gure sendotasunari eta hurbiltasunari esker, konfiantzan eta bikaintasun teknikoan oinarritutako epe luzeko harremanak sortu ditugu.
