Komunikazio
bateratuak

Komunikazio Bateratuko soluzioak eskaintzen ditugu, ahotsa, bideoa, uneko mezuak, konferentziak eta kolaborazioa plataforma bakarrean bateratzen dituztenak. Gure helburua da zure erakundearen produktibitatea hobetzea, kostuak murriztea eta barne- eta kanpo-komunikazioa erraztea, edozein leku eta gailutatik.
Comymedia-ren Komunikazio Bateratuko soluzioekin, zure langileek esperientzia berarekin komunikatu eta lan egin ahal izango dute, bulegoan egon, mugimenduan edo urrutitik lanean egon, lantaldeko gainerako kideen prestasuna ikusiz.
Komunikazio-ingurune eskalagarriak eta prestazio handikoak diseinatzen ditugu, egitura konplexuetara egokituak: egoitza sakabanatuak, nazioarteko ordezkaritzak, sare hibridoak edo arau-eskakizun espezifikoak dituzten ingurune instituzionalak.
Zure premietara egokitzen gara, eta modu zentralizatuan kudeatzen ditugu bezeroak eta aplikazioak integratu.
Gure zerbitzuaren barruan sartzen dira
Komunikazioak produktibitatean, herritarrengana arretan edo zerbitzuaren jarraitutasunean zuzeneko eragina duen proiektuetan, garrantzitsua da plataforma bateratua eta ondo kudeatutakoa edukitzea.
Zure enpresarako abantailak
- Produktibitatea eta lantaldeen arteko lankidetza hobetzea
- Kostuak murriztea komunikazioetan eta joan-etorrietan
- Edozein leku eta gailutatik sartu ahal izatea
- Kontrol eta segurtasun handiagoa komunikazioetan
- Eskalagarritasuna eta malgutasuna, negozioaren hazkundearen arabera
- Bezero-esperientzia hobea, arreta arinagoarekin
Ohiko erabilera-kasuak
- Lantaldeak sakabanatuta dituzten edo urrutiko lana ezarrita duten enpresak
- Bezeroarenganako arreta eskaintzen duten zentroak eta call center-ak
- Egoitza edo ordezkaritza ugari dituzten erakundeak + egoitzabakarrak?
- Departamentu komertzialak eta laguntza teknikokoak
- Eskola hibridoak edo birtualak ematen dituzten hezkuntza-inguruneak





