Comymedian, geurea balitz bezala hartzen dugu geure gain zure enpresaren kudeaketa teknologikoaren ardura.
Kanporatu zerbitzua konfiantzaz: zure IT/OT azpiegitura martxan, seguru eta eguneratuta mantentzeaz arduratzen gara.
Aldaketa teknologikoetara egokitzen gara zure ordez, eraginkortasuna areagotu eta kostuak murriztu ditzazun, benetan garrantzitsua den horretaz ardura zaitezen: zure negozioaz, alegia.
IT zerbitzu sorta handia kudeatzen dugu, cloud eta hosting soluzioak, bideokonferentzia eta segurtasun-kopiak barne, besteak beste. Betiere helburu argi batekin: denak funtziona dezala, beti.
Mantenuaz ahaztu eta hazteaz arduratu nahi duzu?


IT/OT azpiegituren monitorizazio proaktiboa
Etengabe gainbegiratzen dugu zure ingurune teknologikoa, gerta litezkeen intzidentziei aurrea hartzeko.
Arazoak detektatzen eta aztertzen ditugu, eta arazo horiek zure jardunean inpaktua izan baino lehen jarduten dugu. Erabateko ikusgarritasuna eta etengabeko kontrola, zure jardueraren jarraitutasuna ziurtatzeko.
Mantenu prebentibo eta zuzentzaileko zerbitzuak
Mantentze-lan erregularrez zein intzidentziak azkar konpontzeaz arduratzen gara.
Zure sistemek izan litzaketen akatsak prebenitzen ditugu, errendimendua hobetu eta haien bizitza erabilgarria luzatu.
Geratze-aldiak minimizatzen ditugu, eta ingurune egonkor eta eraginkorrak bermatu.


24/7 laguntza tekniko espezializatua
Zauden lekuan zaude, edozein ordu dela ere, gure lantaldea zuri laguntzeko prest egongo da.
Hurbileko zerbitzua eta erabakitzailea, zure sistemak ulertzen dituzten eta edozein intzidentziaren aurrean arintasunez erantzuten duten langile espezializatuekin.